Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia y poder ofrecer un mejor servicio. Al continuar entendemos que se acepta nuestra "Política de cookies."
 
Home Contacta con nosotros  
Congresos Anteriores
II Seminario Internacional sobre Explotación Sexual Infantil (Bilbao, 2014)
Programa (Euskara)
FAPMI , 01/10/2014
valorar:
comparte:
Facebook Twitter Linked-in

 

 

 

Aurkezpena


II. Mintegian “Nahi izan gabeko artistak” erakusketa bisitatu ahal izango da. Tratu txarrak eta sexu-abusuak jasan dituzten haur eta nerabeek egin dituzten marrazki eta material terapeutikoak dira. [+ info]


 
2011. urtearen amaieran Haurren Tratu Txarrak Prebenitzeko Elkarteen Federazioak (FAPMI) ibilbide bati ekin zion eta emaitza bezala International Society for the Prevention of Child Abuse and Neglect (ISPCAN) erakundean sartzea izan zuen. Ildo horri eutsiz, The Codek “turismoan eta bidaietan sexu-ustiapenez haurrak eta nerabeak defendatzeko jokabide-kodearen tokiko ordezkari onartu zuen Espainian. Halaber, ECPAT International Sareari (End Child Prostitution, Child Pornography and Trafficking of Children for Sexual Purposes) atxiki zitzaion talde nazional modura. 1990. urtean eratu zenetik Federazioak eta kide diren elkarteek lan handia gauzatu dute eta haurrekiko nahiz nerabeekiko tratu txar eta sexu-ustiapenaren kontra borrokatzen diharduten nazioarteko erakunde independente garrantzitsuenek beren babesa eskaini diete. Hala, gure konpromisoari erantzukizunez, eraginkortasunez eta efizientziaz erantzun behar diogu. Beraz, FAPMIren partaidetza agertoki berri honetan ez da jomuga, abiapuntua baizik eta Espainian haurren eta nerabeen kontrako tratu txarren edozein modu errotik ateratzeko orduan eragiten duten aukerak sendotzeko itxaropenez betea dago. Era berean, erakundearen onarpena Federazioak jardunean dituen jarduerekiko osagarria da.

Haurren eta Nerabeen Merkataritza Sexu Ustiapenaren kontra 2014-2015erako Espainiako FAPMI-ECPATren II. Ekintza Planaren barruan, I. Planean egiten zen bezala, ardatz estrategiko bezala maila desberdinetan testuinguru sozial eta politikoaren gainean eragin esangarria definitzen da. Dena den, helburua erkidea da, hain zuzen ere, sexu-ustiapenaren biktimei eta erasotzaileei arreta eskaini eta babesteko orduan erantzun eraginkorrak diseinatzen proaktiboki lankidetzan jardutea.

Tratu Txarrak Jasan dituzten Haurrei buruzko XII. Nazioarteko Kongresuak eskaintzen duen esparruari erreparatuz, profesionalek eta administrazioek (bai estatukoek, bai erkidegokoek) errealitate horren ezagutzara hurbiltzeko aukera izango dute. Halaber, arazoaren kontra borrokatzeko estrategia erkideak garatzen ahalbidetuko duten ekintza-proposamenak aditzera emango dira. Helburu horrekin herri-administrazioei, erakunde eta instituzioei nahiz irabazi-asmorik gabeko erakundeei nahasiko zaie

Konponbideak eta konpromisoak sektore pribatutik eta enpresatik datoz ere bai. Espainian merkataritzaren sexu-ustiapenaren kontrako borrokan bertako turismoaren sektoreko enpresa desberdinen inplikazioa azpimarratu behar da. Horiek beren jarduerak Espainian nahiz beste herrialde batzuetan gauzatzen dituzte eta turismoan eta bidaietan sexu-ustiapenez haurrak eta nerabeak babesteko jokabide-kodeari atxikiak daude.
 


Itzuli II. Mintegiaren aurkibidera

Ikusi Tratu Txarrak Jasan dituzten Haurrei buruzko XII. Nazioarteko Kongresuari dagokion programa zientifikoa
 

 

Helburua eta hartzaileak
 
Mintegia haur nahiz nerabeekiko sexu-indarkeria eta merkataritzaren sexu-ustiapena prebenitu eta hautemateko nahasiak dauden agente guztientzat topaketa-espazioa da eta ikuspegi bikoitza landuko da: errotik ateratzeko konpromisoa eta konpromisoa ekimen arrakastatsuen bitartez inplementatzea. Xede horrez, fenomeno honi buruzko ikerketaren ekarpen zientifikoak erabiliko dira. Beraz, mintegi hau diziplina desberdinetako profesional eta ikasleentzat da, haurren eta nerabeen eremuarekin zerikusia badute. Aldi berean, turismoaren sektoreko enpresek eta erakundeek, haurrak eta nerabeak babestearen testuinguruan lanean diharduten erakundeek eta errealitate honekiko sentibera bada, jendeak, orokorrean, beren tokia izango dute.

 

Sede

 

 

Sede [+]

 

 

Programaren aurrerapena [2014/10/05ean]
 

09:30 -10:00. Akreditazioa eta dokumentazioa entregatzea.


 

 

 

10:00-11:00. Inauguraziorako mahai-ingurua.

Ongietorria.

Tratu Txarrak Jasan dituzten Haurrei buruzko XI. Nazioarteko Kongresuari dagokion akta-liburua aurkeztea (Oviedo, 2012).

“Banantze edota dibortzioaren prozesuetan adingabeekin esku-hartzea" liburua aurkeztea.

Justizia eta haurtzaroa III. Txostena: legearen eremuan haur eta nerabeekiko arreta hobetzeko praktika onak eta gomendioak aurkeztea.

Haurren kontrako sexu-indarkeria prebenitzeko eta biktimei nahiz erasotzaileei arreta eskaintzeko praktika onen I. txostena aurkeztea (2013).

Partaideak:

María Martínez Hernández andrea. Espainiako FAPMI-ECPATko lehendakariordea eta Tratu Txarrak Jasan dituzten Haurrei buruzko XII. Nazioarteko Kongresuari dagokion Batzorde Antolatzailearen burua.

Belén Villa Arrién andrea. Tratu Txarrak Jasan dituzten Haurrei buruzko XII. Nazioarteko Kongresuan AVAIMeko burua.

Gemma Escapa García andrea. Euskal Elkartea Txarren Haurrak (AVAIM), Diputatu Dean Bizkaiko Abokatuen Bazkuneko du laguntzak.

Tomás Aller Floreancig jauna. Espainiako FAPMI-ECPATko eta Justizia eta Haurtzaroa Programako koordinatzaile nagusia.

 


 

11:00-11:30. Hitzaldia.

Nazioarteko esparrua: sexu-ustiapenaren eta sexu-abusuaren kontra haurrak babesteko Europako Kontseiluaren hitzarmena.

Tomás Aller Floreancig jauna. Espainiako FAPMI-ECPATko koordinatzaile nagusia.


 

11:30-12:00. Atsedenaldia.
 

12:00-12:45. Hitzaldia.

Indarkeria, tratu txarrak eta sexu-abusua. Haurrekiko sexu-abusuari buruzko sinesmen faltsuak.

Naiara Navarro Olasagasti andrea. Psikologoa, Haurrekiko Sexu Erasoen eta Tratu Txarren Biktimei Laguntzeko Zentroa (CAVAS, Kantabria).


 

12:45-13:30. Hitzaldia.

Haurrekiko sexu-abusua hautemateko adierazleak, jakinarazpena eta ebaluazioa.

Noemí Santa Cruz andrea. Psikologoa, Haurrak Defendatzeko eta Haurrekiko Tratu Txarrak Prebenitzeko Andaluziako Elkartea (ADIMA, Sevilla).
 

 

 

 

 

13:30-14:00. Eztabaidagunea.

Moderatzailea: María Martínez Hernández andrea. Espainiako FAPMI-ECPATko lehendakariordea.
 


14:00-15:30. Atsedenaldia.
 

15:30-16:15. Hitzaldia.

Hezkuntzaren eta familiaren testuinguruan haurren kontrako sexu-indarkeria prebenitzeko “Bostetik bat” Europako Kontseiluaren Kanpaina inplementatzeko proposamen metodologikoa.

Ana Sainero andrea. Psikologoa, Haurrei Arreta Eskaini eta Horiek Zaintzeko Asturiasko Elkartea (ASACI, Asturias).

 

Presenta:  Yolanda Ibáñez Gómez andrea, Euskal Elkartea Txarren Haurrak (AVAIM).

16:15-17:00. Hitzaldia.

Haurren Merkataritza Sexu Ustiapena: erronka berriak.

Ms. Katlijn Declerq, Western European representative and Vice Chair of the Board of ECPAT International.
Aurkezlea: Demelsa Benito andrea, Zuzenbide Penaleko irakaslea, Deustuko Unibertsitatea.